XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bederatzigarren egunean, baleak etzi zuan nonbait, eta Iparraldera egin zuan.

Orduantxe artu zuten arnasa zumayarrak eta arrantzara erten zuten.

Aberea izanarren, baliak ere bere umeak maitie.

ALKAR ONDO MAITE ZUTEN ANAI BI

Oraiñ esatera nuan ipuiña, ez da Euskalerri'koa, mahomatarrena da.

Bi anai zirean: bata ezkondua eta bestea ezkongaya.

Gurasoak utzi zizkieten lurrakiñ ateratzen zuten bizimodua.

Nekazariak ziran.

Garia ebaki zutenean, erdi bana partitu zituzten gabikoak eta bakoitzak bere pilloa egin zuten.

Gabean, anai ezkonduak esan zuan bere artean: Nik emaztea eta umeak dauzkat laguntzeko, nere anaya ostera bakar-bakarrik bizi da, ez dauka nork lagundurik, ez dago ondo berak-ainbeste gari nik jasotzea; gabiko batzuek eman bear dizkiot.

Esan-da-egiñ; juan zan sotora eta bere gari-metatik gabiko batzuek artu ta anayaren metara eraman zituan.

Anai ezkongayak ostera, gabean pentsatu zuan: Nere anayak andrea ta umeak mantendu bear ditu.